Gizartea -

Koronabirusa

Zallako hezkuntza-zentro batean baheketa egiten ari da Osakidetza

Astelehenean, udalerria koronabiruseko semaforoaren eremu gorrira bueltatu da; Gotzone Sagardui sailburuaren esanetan, "segur aski", zentro horretan atzemandako positiboengatik gertatu da.

Zallako Maristas hezkuntza zentroa. Argazkia: EiTB
Zallako Maristas hezkuntza zentroa. Argazkia: EiTB
Zallako Maristas hezkuntza zentroa. Argazkia: EiTB

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza baheketa egiten ari da Zallako hezkuntza-zentro batean; izan ere, azken astean 13 positibo atzeman dituzte udalerrian, eta, halaber, astelehen honetan Zalla koronabirusaren semaforoaren eremu gorrira itzuli da, intzidentzia-tasa metatua 400 kasuetatik gora kokatu baita berriro.

Gobernu Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak onartu du udalerrian izandako kutsatzeen gorakada, "segur aski", baheketa egiten ari diren zentroan atzemandako positiboekin lotuta dagoela; hortaz, baheketa hori egiteko erabakia hartu dute, "komenigarritzat" jo baitute.

Sagarduik ez du beste xehetasunik eman, baina azaldu du ez dagoela ebidentziarik ondorioztatzeko Indiako aldaerak eragin duenik kasuen gorakada. Sailburuaren esanetan, baheketaren probak sekuentziatu arte itxaron beharko da, positiboek aldaera horrekin harremanik  duten ala ez zehazteko.

Horrez gain, Sagarudik adierazi du orain arte Euskadin covid-19aren Indiako aldaeraren 36 kasu atzeman dituztela; hortaz, "bilakaera ez da kezkagarria izan", horren arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Gaixotasunak bideoak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Zientzia albisteak Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Zalla azken ordukoa Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza gaur Sendagaiak albisteak Txertoak azken ordukoa Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVID olatu berria Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak Osasunbidea