Gizartea -
GASTRONOMIA
Etxebarri erretegia Europako hirugarren jatetxe onena da, OAD gidaren arabera
Halaber, Azurmendi (13), Martin Berasategui (41), Mugaritz (50), Arzak (62), Amelia (73), Lasarte (76) eta Nerua (91) ere ageri dira 150eko zerrenda horretan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Opinionated About Dining (OAD) gastronomia gidak egindako Europako 150 jatetxe onenen zerrendaren arabera, Bittor Arginzoniz sukaldariaren Etxebarri erretegia munduko hirugarren jatetxe onena da. Dena dela, ez da sailkapen horretan ageri den euskal jatetxe bakarra. Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea 13. tokian dago, eta atzerago ageri dira Martin Berasategui (41), Andoni Luis Adurizen Mugaritz (50), Arzak (62), Paulo Airaudoren Amelia (73), Martin Berasateguiren Lasarte (76) eta Josean Alijaren Nerua (91).
Danimarkako Alchemist jatetxea da Opinionated About Dining (OAD) gastronomia gidako zerrendaburua, mundu osoko ia 5.000 gastronomiazaleren iritzia kontuan hartuta. Bigarren tokian, Etxebarri erretegiaren aurretik, Stockholmeko Frantzen jatetxea sailkatu da, iaz zerrendako lehen postuan izan zena.
Etxebarri erretegiak bi postu egin du gora, iaz bosgarrena izan baitzen.