Gizartea -

ELKARRIZKETA

Hezkuntzak errefortzurako 1.064 irakasle izango ditu datorren ikasturtean ere

Hezkuntza sailburuak aurreratu duenez, covid-19aren aurkako protokoloak apenas aldatuko dira datorren ikasturtean, eta ordutegia lanaldi zatituan jarraituko du.

Jokin Bildarratz. Argazkia: EITB Media
Jokin Bildarratz
Jokin Bildarratz. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Radio Euskadiko Boulevard Infomativo saioan egindako elkarrizketa batean iragarri duenez, Jaurlaritzak azken urtean sare publikoan kontratatutako 1.064 irakasleei eutsiko die datorren ikasturtean, ikastetxeak indartzeko. Gainera, bi urtetan 100.000 ordenagailu baino gehiago jarriko direla azpimarratu du.

Sailburuak gogoratu du EAEko aurrekontuaren lau eurotik bat arlo horretara bideratzen direla. "Asko dugu hobetzeko, baina egindako lana eta esfortzua aitortzea ere ondo legoke", azaldu du. Horren aurrean, "bikain" bat eman dio aurtengo ikasturteari.

Datorren ikasturtea

Bildarratzen esanetan, egungo protokoloa gutxi aldatuko da datorren urtean, eta ordutegia lanaldi zatituan jarraituko duela aurreratu du. "Zuhurtziaz jokatu nahi izan dugu, baina irailean egoera hobean bagaude, protokoloa arinduko dugu, betiere Osasun Sailak gainbegiratuta", esan du.

Sindikatuek ere nota jarri diote ikasturteari, eta beren eskariak mahai gainean jartzeko aukera izan dute. Hala nola: irakasle-ikasle ratio txikiagoak, langileen kontratatzioa, ikasleen behar bereziei aurre egitea edo hezkuntza publikoaren behin-behinekotasuna murriztea. Sailburua pozik agertu da sindikatuek Jaurlaritzaren lanari onespena eman diotelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak Alarma egoera Irakasleak