Gizartea -
ERREFUXIATUAREN MUNDUKO EGUNA
Gerratik ihesi, aterpe bila
Bosniako gerratik ihesi, sorterria utzi eta Euskal Herrira iritsi ziren hainbat herritarren lekukotzak jaso dituzte Radio Euskadin.
EITB MEDIA
Hiru hamarkada igaro dira Balkanetako gerra hasi zela. Gertakari lazgarri haien oihartzuna Euskal Herriko etxe askotara heldu zen. Bonbetatik ihesi euren herrialdeak utzi behar izan zituzten dozenaka bosniar eskuzabalik hartu zituzten Mundakan, Markinan, Ordizian, Legazpin, Eskoriatzan, Amurrion eta Gasteizen: 133 iritsi ziren, eta horietako askok hemen jarraitzen dute eta hemen osatu dituzte familiak.
Errefuxiatuaren Munduko Egunaren harira, Radio Euskadik herritar horietako batzurekin hitz egin du, euren bizipenak eta euren ibilbidea ezagutzeko. Markinan bizi diren Redzija Subasic, Mihiya Duplac eta Jacita Usanovicekin izan da Txabi Segovia kazetaria.
Entzun erreportaje osoa, hemen.