Publizitatea
Itxi

2021/06/21

19:47

Gizartea

Erasoa

Pintaketa homofoboak egin dituzte Gasteizko Umandi ikastolan

agentziak | eitb media

Ostadar koloreko mural baten gainean "Francorekin horrelakorik ez!", "Transformerrik ez!" eta "Marikak" idatzi dute, ikastolak salatu duenez.

0:40
Umandi ikastolako horma
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteizko Umandi ikastolako pareta batean dagoen ortzadar koloreko muralaren gainean pintaketa homofoboak eta transfoboak egin dituzte.

Zentroak salatu duenez, Francorekin horrelakorik ez!", "Transformerrik ez!" eta "Marikak" idatzi dute LGTBI+ kolektiboaren aldeko murala estaliz.

Zentro honetako eskola komunitateak "erabat" gaitzetsi ditu pintaketak, eta ikasleak "aniztasunean, errespetuan eta bizikidetzan" hezten jarraituko duela azpimarratu du.

Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobia behatokiak "gure kaleetako gorroto diskurtsoei" aurre egiteko deia egin du. Ohartarazi du "eskuin muturraren gorakadarekin, LGTBI+en eskubideetan atzera egiten" ari direla, eta agerian geratu dela pintaketekin eta Zornotzan izandako erasoekin.

"Nire gaitzespenik handiena ekintza homofobo eta transfobo hauei" idatzi du Gorka Urtaran alkateak sare sozialetan, hiriaren aniztasuna azpimarratu eta askatasuna, berdintasuna eta eskubideak aldarrikatu aurretik.

Alderdi politikoek ere errefusatu dituzte pintaketak. Hala, Leixuri Arrizabalaga EAJren legebiltzarkideak salatu egin ditu, eta Zornotzako elkarretaratzean parte hartzea eskatu du.

Batzorde horretan bertan, Ikoitz Arrese EH Bildukoak "atzerapausorik ez" ematea eskatu du, ezin delako "inolako fobiarik onartu".

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUren Legebiltzarreko bozeramaileak azaldu du "erasoek faxismoaren eta gorrotoaren diskurtsoa elikatzen" dutela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;