Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emaztea hil du Valladoliden
Biktimak hainbat labankada jaso ditu toraxean. Erasotzailea ospitalera eraman dute, bere burua zauritu duelako.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Gizon batek emaztea hil du astelehen arratsaldean Valladoliden. Hilketa matxistaren ustezko egilea ospitalera eraman dute, bere burua zauritu duelako.
Larrialdi Zerbitzuetara 16:40 inguruan egindako dei batek ohartarazi du Valladolideko etxebizitza batean gizon batek labanaz eraso diola bikotekideari.
Biktimak hainbat labankada jaso ditu toraxean. Ospitalera eraman dute, eta bertan hil da. 56 urte zituen.
Gizona zaurituta topatu dute. Bere burua lesionatzen saiatu dela uste du Poliziak. Atxilotu, eta erietxe batera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea