Adam Saddouki ekainaren 21etik falta da.
Atzo desagertutako 14 urteko mutil baten bila ari dira Gasteizen, VOST Euskadik Twitter sare sozialean jakinarazi duenez. Adam Saddouki izena du, eta ekainaren 21etik falta da.
VOST Euskadik zabaldutako informazioaren arabera, 1,70 metroko altuera du, eta begi marroiak eta gaztain koloreko ilea ditu. Nerabeak Adidas markako txandal prakak zeramatzan soinean desagertu zenean, eta kamiseta beltza.
Herritarren laguntza eskatu dute, eta haren inguruko informaziorik izanez gero, 112 telefonoarekin harremanetan jartzea nahi dute.