Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute indarkeria matxista leporatuta, Antsoainen

19 urteko atxilotuak 50 zentimetroko xafla zuen matxete bat eta metalezko ukabil bat zeramatzan atzeman dutenean.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 19 urteko gizonezko bat atxilotu du Antsoainen genero indarkeria delitua leporatuta, Foruzaingoak Twitterren zabaldu duenez.

Atxilotuak 50 zentimetroko xafla zuen matxete bat eta metalezko ukabil bat zeramatzan atzeman dutenean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Foruzaingoa Antsoain