Gizartea -

Indarkeria matxista

Eskubaloiko talde batean sexu-jazarpena jasan zuela kontatu du Reyes Carrerek

Donostiako EH Bilduren bozeramaileak azaldu duenez, jazarpena 20 urte zituenean pairatu zuen, taldearen bidaia batean. Klubeko presidentea bere logelan sartzen saiatu zela esan du.

Reyes Carrere Donostiako EH Bilduren bozeramailea.
Reyes Carrere Donostiako EH Bilduren bozeramailea.
Reyes Carrere Donostiako EH Bilduren bozeramailea.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaztetan, eskubaloiko talde bateko presidentearengandik sexu-jazarpena jasan zuela kontatu du gaur Reyes Carrere Donostiako EH Bilduren ordezkariak.

Udaletxeko osoko bilkura batean jakinarazi du 20 urterekin, eskubaloian jokatzen zuenean, sexu-jazarpena pairatu zuela. Sexu-gehiegikeriak prebenitzeko eta identifikatzeko Donostiako klubei eta kirol elkarteei zuzendutako protokoloaz eztabaidatzen ari zienean eman du gertakariaren berri.

Carrere eskubaloiko jokalaria eta entrenatzailea izan zen. Protokolo horren beharraz ohartarazteko asmoz, bere bizpena kontatzea erabaki du ezustean.

Gertakariak 20 urte zituenean jazo ziren, orduan jokatzen zuen eskubaloiko taldearen bidaia batean. Klubeko presidentea hoteleko bere gelan sartzen saiatu zen, gaueko 23:30 inguruan.

"Klubeko presidentea ate joka etorri zen. Berak sartzen uzteko esaten zidan, eta nik ezetz erantzuten nion", adierazi du.

"Egiari zor, orduan ez nuen pentsatu ni jazartzen ari zenik, baina urteak pasatu zirenean ohartu nintzen jazarpena izan zela, eta hori da, hain zuzen ere, identifikatu behar dena", azpimarratu du.

Carrerek ez du argitu erasotzailea nor izan zen, ezta kluba zein zen ere. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak