Gizartea -

Koronabirusa

Ez dago covid-19 gaixorik Txagorritxu Ospitaleko ZIUn

Zaintza Intentsiboetako Unitatean koronabirusak jota ospitaleratu zituzten hiru pertsona daude oraindik, baina dagoeneko emaitza negatiboa eman dute diagnostiko frogetan.

Osasun langileak, Txagorritxu Ospitalean. Argazkia: EFE
Osasun langileak, Txagorritxu Ospitalean
Osasun langileak, Txagorritxu Ospitalean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txagorritxu Ospitaleko Zaintza Intentsiboen Unitatean ez dago covid-19a duen gaixorik, Osasun Sailaren datuen arabera. Koronabirusarekin ospitaleratutako hiru pertsona daude Gasteizeko erietxean, baina hirurak plantan daude.

Hala ere, ospitaleko arduradunek jakitera eman dutenez, unitatea covid-19arekin kutsatutako gaixoekin lanean jarraitzeko prest dago oraindik, egoerak txarrera egin dezakeelako.

Gainera, Txagorritxu Ospitaleko arduradunek azaldu dute covid-19ak jota ospitaleratu zituzten hiru gaixo daudela ZIUn, baina dagoeneko hirurek emaitza negatiboa eman dutela diagnostiko frogetan.

Unitatearen egoera nabarmen hobetu da ekainean zehar, hil hasieran 19 gaixo baitzeuden.

Pandemiaren bilakaera Araban

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak egindako azken neurketaren arabera, Araban 22 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan.

Ekainaren 25eko datuak kontuan izanda, lurraldean 107 kasu positibo daude 100.000 biztanleko. Gainetik, udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten duen koloretako semaforoaren arabera, Arabako herri guztiak gune horian edo berdean daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Herriak eta Hiriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa