Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibo berriak 30eko langatik behera kokatu dira Nafarroan

Tutera Ekialdean eta Barañainen atzeman dituzte kasu gehien: launa kutsatze. Ospitaleetan 22 paziente daude.

Lodosan izandako baheketa bat. Artxibok argazkia: EFE
Lodosan izandako baheketa bat.
Lodosan izandako baheketa bat. Artxibok argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemia apalago dabil Nafarroan, eta, horren lekuko, igande honetan 29 kutsatze atzeman dituzte, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Igandea izanda, proba gutxiago egin dituzte, zehazki, 726 (bezperan baino 222 gutxiago), eta horietatik % 4 izan dira positibo.

Duela zazpi egun baino zortzi kasu gehiago dira, eta duela bi aste baino hiru gehiago. Dena dela, atzoko datua uztailetik zenbatutako hirugarren kopuru txikiena da.

Bestalde, ospitaleetan 22 paziente daude covid-19ak jota, larunbatean baino lagun bat gehiago. Atzokoan ez heriotzarik izan. Pandemia hasi zenetik 1.192 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz Nafarroan.

Positibo berrien % 76 Iruñerrian antzeman dituzte; % 17, Tutera inguruan; eta % 3, Lizarraldean. Gainerako kutsatzeak beste udalerri eta eskualde batzuetan eman dira.

Tutera Ekialdean eta Barañainen atzeman dituzte kasu gehien: launa. Jarraian, Iruñeko Txantrea eta Azpillaga auzoak kokatu dira, hiruna positiborekin. Iruñeko Alde Zaharrean, berriz, bi kasu zenbatu dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Lodosa albisteak Tafalla albisteak Etxarri Aranatz Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella albisteak Azkoien albisteak Barañain albisteak Cintruénigo albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua