Gizartea -

Gipuzkoa

Espetxean sartu dute Donostian gizon bat hiltzeaz akusatutako gizona

Indarkeria zantzuak zituen gizon baten hilotza topatu zuten igandean Altzan, eta Ertzaintzak inguruan atxilotu zuen ustezko hiltzailea.   

Ustezko erasotzailea atxilotu zuten tokia. Argazkia: EFE
Ustezko erasotzailea atxilotu zuten tokia.
Ustezko erasotzailea atxilotu zuten tokia. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Ertzaintzak 32 urteko lagun bat atxilotu zuen Donostian, gizon baten hilketarekin lotuta, eta epaileak espetxera bidali du gaur.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, gertakariak igande goizaldean jazo ziren, Altza auzoan. Abisu bat jaso ostean, Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen, eta gizon bat hilik aurkitu zuen, lurrean botata, indarkeria zantzuekin.  

Inguruan aparkatuta zegoen autokarabana batean atxilotu zuten ustezko erasotzailea. Gaur eraman dute epaitegira, eta epaileak Martuteneko kartzelan sartzeko agindua eman du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak