Gizartea -

Koronabirusa

Positibo eman ez duten gazteak Palmatik Valentziara eramango dituzte, itsasontzian

Ontzia ostegun goizean aterako da eta Valentziako portura heltzean, erkidegoen ardura izango da ikasleak etxeraino eramatea.

Ikasleak konfinatuta egon diren hoteleko sarrera. Argazkia: EFE
Ikasleak konfinatuta egon diren hoteleko sarrera.
Ikasleak konfinatuta egon diren hoteleko sarrera. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mallorcako Palmako hotel batean konfinatuta egon diren eta covid-19arekin kutsatu ez diren 200 ikasleak ostegun goizean eramango dituzte itsasontzi batean Valentziaraino, Carolina Darias Osasun ministroak jakinarazi duenez.

Gazteen itzulerarako operazioa Osasun Ministerioaren eta autonomia erkidegoetako gobernuen artean antolatu dute.

Dariasek zehaztu duenez, ikasle gehienak Andaluziakoak dira, baina tartean hainbat euskal herritar ere badaude.  

Valentziara heltzean, Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da gazte euskal herritarrak etxeraino eramatea.

Ikasturte bukaerako bidaian Mallorcara joandako gazte guztiak hotel batean konfinatzeko agindua eman zuen Balearretako Gobernuak, covid-19 agerraldi handi bat antzeman ostean.

Alabaina, Palmako epaitegi batek ebatzi du koronabirusaren proban positibo eman dutenak soilik isolatu daitezkeela.  

Ebazpen horren berri izan ondoren iritsi da kutsatu ez diren ikasleak etxera bueltatzeko operazioa martxan jartzeko agintarien erabakia.  

Getxoko bederatzi gazteak Mallorcako hoteletik irten eta Euskadira itzuli dira
Getxoko bederatzi gazteak Mallorcako hoteletik irten eta Euskadira itzuli dira
Getxoko bederatzi gazteak Mallorcako hoteletik irten eta Euskadira itzuli dira

1:24
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa