Gizartea -
Bitxikeria
Euskadiko 251 udalerrietako batek bakarrik ez du tabernarik
Gainera, 105 udalerritan ez dago finantza-erakunderik, 66k ez dute elikadura-saltokirik eta 26k ez dute osasun-zentro edo anbulatoriorik.
EITB MEDIA
Euskadiko 251 udalerrietako batek bakarrik ez du ostalaritza-establezimendurik eta EAEko 105 herritan ez dago finantza-erakunderik. Horrez gain 66 herritan ez dago elikagai-saltokirik; 64tan ez dago farmaziarik, eta 26tan ez dago osasun-zentrorik edo anbulatoriorik, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera.
Euskadin, 2020an, ekipamendurik eta zerbitzurik ugarienak kafetegiak eta tabernak ziren (7.739), ile-apaindegiek jarraituz (5.380), ondorean jatetxeek jarraitzen zuten zerrenda(3885) eta arropa eta osagarrien dendak azkenik (2.837), Eustatek egindako ekipamenduen eta zerbitzuen inbentarioaren arabera.
Datu horien arabera, 10.000 biztanleko 35,2 kafetegi eta taberna daude; Bizkaia da ratio handiena duena (39,6), ondoren Araba dago (33,7) eta, azkenik, Gipuzkoa dago (28,8 establezimendu).
Ile-apaindegiei dagokienez, 10.000 biztanleko 24,5 ile-apaindegi daude hiru lurraldeetan: Bizkaian 25,3, Gipuzkoan 25 eta Araban 20,4 ile-apaindegi 10.000 biztanleko.
Jatetxeen kasuan, Gipuzkoak du populazioaren araberako kopuru handiagoa, batez bestekoa baino 21,6 handiagoa, 10.000 biztanleko 17,7 jatetxetan; Araban 16,6 eta 15,5 Bizkaian.
Azkenik, arropa-dendek ere banaketa zabalagoa dute Gipuzkoan: 14,9 denda 10.000 herritarrentzako. Bizkaian 12,3 da ratioa, eta Araban 10,7.
Lurralde historikoak
Guztira, 49.426 ekipamendu eta zerbitzu daude, eta horien artean ostalaritzako 12.884, moda eta osagarriei dagokieneko 9.809 eta elikagaien merkataritzan 6.837 nabarmentzen dira. Lurralde historikoen arabera, Bizkaian daude ekipamenduen eta zerbitzuen % 53, Gipuzkoan % 33,7 eta Araban % 13,4.
Ostalaritza-establezimenduak EAEko ia udalerri guztietan daude, baina herrietako % 42an ez dago finantza-erakunderik. Horrela, 251 udalerrietatik 250etan gutxienez ostalaritzako establezimendu bat dago. Aldiz, 105 udalerritan ( % 42) ez dago finantza-erakunderik.
Beste ekipamendu batzuk, hala nola elikadura-dendak, ez daude 66 udalerritan, 64 udalerrik ez dute farmaziarik udalerrian, eta 26tan ez dago osasun-zentrorik edo anbulatoriorik.