Publizitatea
Itxi

2021/07/05

15:19

Gizartea

Koronabirusa

EAEko herritarren % 70ek txertoaren dosi bat jaso dute gutxienez

E. G. | EITB MEDIA

Horrez gain, biztanleriaren erdiak baino gehiagok immunizazio osoa du jada.

1:20
BECeko txertagunea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erritmo onean jarraitzen du txertaketak Euskadin, eta hala, helburu den biztanleriaren (16 urtetik gorakoak) % 70,2k baimenduta dauden prestakinetakoren baten dosi bat jaso du gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratutako azken txertaketa buletinaren arabera.

Uztailaren 5era arte berritutako datuen arabera, 1.328.263 pertsonari jarri diote gutxienez dosi bat (aipatutako % 70 hori) eta 970.567 lagun erabat immunizatuta daude, hots, biztanleriaren % 51,3.

Halaber, kontraindikazioak tarteko edo uko egin diotelako, inokulatu gabeko herritarren portzentajeak egonkor jarraitzen du: % 1,7 baino ez da.

% 74,8

Gutxienez dosi bat jaso dutenak

% 69,1

Inmunizazio osoa dutenak

% 1,8

Kontraindikazioa dutenak edo uko egin dutenak

Kontsultatu covid-19aren kontrako txertaketa kanpinaren beste datu batzuk grafikootan:

BANATUTAKO ETA JARRITAKO TXERTOAK MARKA KOMERTZIALAREN ARABERA BioNTech / Pfizer Moderna / Lonza * AstraZeneca * Janssen Guztira
Jasotako txerto kopurua 1.918.620 265.800 549.600 97.800 2.831.820
Jarritako dosiak 1.875.955 260.768 474.068 89.121 2.699.912
Jarritako dosien % % 97,8 % 98,1 % 86,3 % 91,1 % 95,3
Jarritako 1. dosiak 932.199 143.534 257.125 0 1.332.858
Jarritako 2. dosiak 901.101 108.240 210.446 0 1.219.697
Dosi bakarrak 42.745 8.994 6.497 89.121 147.357

JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA 1. dosia 2. dosia
100 urte edo gehiago % 95,2 % 94,3
90-99 urte % 93,1 % 93
80-89 urte % 97 % 96,6
70-79 urte % 95,6 % 95,4
60-69 urte % 92,6 % 91,9
50-59 urte % 91 % 89,1
40-49 urte % 85,5 % 83,1
30-39 urte % 66,4 % 44,6
20-29 urte % 30,3 % 16,4
16-19 urte % 17,2 % 4,6
12-15 urte % 3,6 % 0,6

ASTRAZENEKAKO 1. DOSIA JASO DUTEN 60 URTEZ BEHERAKOEN 2. DOSIAK Jarritako 1.dosiak Pfizerren 2.dosiak Astrazeneca 2.dosiak
50-59 urte 22.064 10.494 10.439
40-49 urte 24.832 11.058 12.371
30-39 urte 18.477 7.892 9.431
20-29 urte 15.497 6.982 7.508
Guztira 80.870 36.426 39.749

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;