Gizartea -

gertakaria

Lekeition desagertutako urpekariaren gorpua aurkitu dute

24 urteko zarauztarra aditua zen, eta urpeko arrantza egiten ari zen lagun batekin igande arratsaldean, bere arrastoa galdu zuenean.

Urpean zebilela Lekeition desagertutako 24 urteko gaztearen gorpua aurkitu dute. Irudia: Ertzaintza
Urpean zebilela Lekeition desagertutako 24 urteko gaztearen gorpua aurkitu dute
Urpean zebilela Lekeition desagertutako 24 urteko gaztearen gorpua aurkitu dute. Irudia: Ertzaintza

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek igandean itsaspeko arrantza egiten ari zela Lekeitioko itsasargi inguruan desagertutako urpekariaren gorpua aurkitu dute.

24 urteko gazte zarauztarra, aditua zen eta urpeko arrantza egiten ari zen lagun batekin igande arratsaldean, Santa Katalina itsasargiaren inguruan bere arrastoa galdu zuenean.

Bilaketa lanak 17:45 aldera hasi ziren, bere lagunak gaztea ikusi gabe tarte bat zeramala ohartarazi ostean. Bi egun iraun dituzte bilaketa lanek, eta gaur eguerdian Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko urpekariek gaztearen gorpua aurkitu dute.

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek gaur goizeko lehen orduan ekin diote berriro bilaketari, eta AZTI zentro zientifiko-teknologikoko ontzi bat batu da bilaketa lanetara.

Ertzaintzaren urpekariak, Gurutzetara

Gorpua aurkitu eta erreskatatu duten Ertzaintzaren bi urpekariak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte jarraipena eta kontrol medikoa egiteko. Biak arriskutik kanpo daude, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko bi urpekariek 13:50 aldera aurkitu dute gazte zarauztarraren gorpua, kostaldetik milia erdira eta 27 metroko sakoneran.

Gorpuaren aurkitzea eta erreskatea luzea eta teknikoki konplexua izan denez, Ertzaintzako bi urpekariek neke eta hipotermia sintomak izan dituzte. Hori dela eta, Osakidetzako helikoptero batek Gurutzetako Ospitalera eraman ditu bi agenteak, eta bertan artatzen ari dira, baina biak arriskutik kanpo daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Lekeitio albisteak Gaurko azken orduko albistea