Gizartea -

Krimena

Polizia operazio zabala Gipuzkoan Murchanteko ustezko hiltzailea atxilotzeko

Gizonak Legazpin abandonatu du biktimari erasotzeko erabilitako autoa, eta ondoren beste bat ostu du Donostian. Susmagarria oso arriskutsua da, eta hari aurre ez egiteko deia egin diete herritarrei Segurtasun Indarrek.

Segurtasun Indarrek kontrol ugari ezarri dituzte Gipuzkoan.
Segurtasun Indarrek kontrol ugari ezarri dituzte Gipuzkoan.
Segurtasun Indarrek kontrol ugari ezarri dituzte Gipuzkoan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Pilar Berrio asteazken goizean hil zuten Murchanten eta harrezkero hiltzailea ihesean dabil. Bilaketa Gipuzkoan ari dira egiten une honetan, zehazki Donostia inguruan, eta kontrolak ezarri dituzte hiriko sarrera eta irteeretan.

Emakumeak 43 urte zituen eta gasteiztarra zen, baina 2017tik Murchanten bizi zen 5 eta 9 urteko seme-alabekin. Ustezko hiltzailea biktimaren koinatu ohia da, aurrekari penalak ditu eta Poliziak "oso arriskutsua" dela ohartarazi du. Murchanteko bizilagunen arabera, emakumeak bere etxean hartu zuen gizona espetxetik atera zenean, duela hilabete inguru.

Hilketa goizeko 10:30 inguruan burutu zen, NA-6840 errepidean. Gizonak bere autoarekin emakumerena jo zuen, bidetik aterarazi arte. Ibilgailu barruan hil zuen, labankadaz, seme-alabak bertan zirela. Eta ondoren ihesean joan zen.

Foruzaingoak erasotzailea atxilotzeko operazio zabala jarri zuen martxan Nafarroan, eta Ertzaintzak beste dispositibo bat abiatu zuen Gipuzkoan; izan ere, ustezko hiltzailearen senideak Zumarragan bizi dira eta hara joan zela pentsatu zuten.

Gizonaren ibilgailua gaur goizean topatu dute Legazpiko aparkaleku batean. Ikertzaileek uste dute Murchantetik Legazpira joan zela eta han abandonatu zuela bere autoa. Gaua Donostian igaro du eta lapurtutako ibilgailu batean jarraitu du ihesaldia, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.

Segurtasun Indarrek ohartarazi dute susmagarria oso arriskutsua dela. Beraz, norbaitek ikusiko balu, berehala 112 telefono zenbakira deitzeko eta gizonari aurre ez egiteko deia egin dute. Gizonarekin topo eginez gero, haren janzkerari eta ibilgailuari (marka, kolorea, matrikula...) buruzko datuak ematea eskatu dute.

Murchanteko ustezko hiltzailearen autoa Legazpin aurkitu dute
Murchanteko ustezko hiltzailearen autoa Legazpin aurkitu dute
Murchanteko ustezko hiltzailearen autoa Legazpin aurkitu dute

1:9

Gasteizek hilketa gaitzesi du

Hainbat pertsona bildu dira gaur eguerdian Gasteizen Murchanten izandako hilketa gaitzesteko eta biktimaren familiari babesa erakusteko.

Elkarretaratzea Udaletxe aurreko Plaza Berria enparantzan izan da, eta hainbat erakundetako ordezkariak izan dira bertan. Parte hartu dute, esaterako Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak. Hainbat zinegotzi eta alderdi guztietako foru diputatuak ere bat egin dute.

Bost minutu inguru luzatu da elkarretaratzea "Gasteiz eraso matxisten aurka" lemapean, eta bertaratu diren politikari eta herritarren txaloekin amaitu da.

Gorka Urtaran alkateak, halaber, "biktimaren familiartekoei elkartasuna eta babesa" erakutsi die, baina "bereziki biktimaren seme-alabei, egoera gogor bat gainditzea egokitu baitzaie".

"Espero dezagun hiltzailea lehenbailehen atxilotzea eta inoiz atera behar ez zuen espetxera itzultzea", esan du alkateak, hiltzailearen aurrekari penalei erreferentzia eginez.

Murchanteko hilketa salatzeko bilkura egin dute Gasteizen
Murchanteko hilketa salatzeko bilkura egin dute Gasteizen
Murchanteko hilketa salatzeko bilkura egin dute Gasteizen

1:16
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gipuzkoa Nafarroako albisteak EAE Gizartea albisteak Indarkeria matxista Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Legazpi albisteak