Publizitatea
Itxi

2021/07/09

15:15

Gizartea

Zientzia

Cossiok, Ikerkuntza Sariak, zientziaren gorakada nabarmendu du Euskadin

Agentziak | EITB Media

Era berean, Jaurlaritzaren “etengabeko laguntza” eskertu eta azpimarratu du hori barik ezingo litzatekeela aurrera egin.

  • Urukullu lehendakariak eman dio Ikerkuntzako Euskadi Saria Cossiori.

    Urukullu lehendakariak eman dio Ikerkuntzako Euskadi Saria Cossiori. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fernando Cossiok, Ikerbasqueko katedradun eta zuzendari zientifikoak, Ikerkuntza Euskadi Saria jaso du gaur, ostiralean, eta azpimarratu du Jaurlaritzaren "etengabeko laguntzari" esker zientzia Euskadin "aurrekaririk gabe" hasi dela.

Cossiok (San Martin de Villafufre, Kantabria, 1960) Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren eskutik jaso du saria, Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan egin den ekitaldi batean. Bertan, ikertzaile eta irakasle gisa egindako "ibilbide bikainagatik" eta "nazioarteko erreferente bihurtu den" talde bat sortu eta zuzentzeagatik jaso du saria.

Sarituak eskerrak eman dizkie berarekin lan egin duten pertsona guztiei, baita eskerrak eman ere erakunde guztiei: "Haien babesik gabe ezinezkoa zatekeen horrelako ezer egitea". Era berean, UPV/EHUren papera nabarmendu du, "dena zor" diolako unibertsitate horri.

"Lehen, pertsona bakar batek zientzia iraul zezakeen, gaur egun, aldiz, beharrezkoa da taldean lan egitea, eta, horretarako, ezinbestekoa dugu erakundeen babesa", azpimarratu du ikerlariak. Era berean, goraipatu du Euskadin "zorte handia" dagoela, Eusko Jaurlaritzaren "etengabeko" babesagatik, "aurrekaririk gabeko zientziaren aurrerapena posible egin baitu".

"Ibilbide bikainagatik"

Cossioren hautagaitza beste hamaikari gailendu zitzaien Hezkuntza Sailak urtero antolatzen duen sarian. Urte bikoitiek Zientzia eta Teknologia arloa hartzen dute ardatz, eta bakoitiek, aldiz, Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien arloko profesionalen lana aintzatesten dute.

Cossío Zaragozako Unibertsitatean Kimika Zientzietan lizentziaduna (1982) eta EHUn Kimika Zientzietan doktorea (1986) da, 1988an azken unibertsitate horretako Kimika Fakultatean sartu zen, bertako katedraduna egin zen 2002an; bertako dekanoa izan da baita ere 1999 eta 2001 urteen bitartean. 2009tik, gainera, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;