Gizartea -

Txertaketa

EAEko herritarren ia % 62 guztiz immunizatuta daude

Gainera, euskaldunen % 75k gutxienez dosi bat jaso du dagoeneko. % 1,8k, ostera, ez du txertorik jaso izan nahi edo kontraindikazioren bat du.

Txertaketa. Argazkia: EFE.
Txertaketa. Argazkia: EFE.
Txertaketa. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.169.917 dira dagoeneko covid-19aren aurka guztiz immunizatuta dauden EAEko herritarrak, 16 urtetik gorako herritarren % 62,8. Gainera, 1.425.373 lagunek gutxienez lehen dosia jaso du, herritarren % 75,4k alegia. Euskaldunen % 1,8k, ostera, kontraindikazioren bat du txertoa hartzeari dagokionez, edo ez du jaso nahi izan.

Hori guztia Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eman du jakitera astelehen honetan. Euskadik, bosgarren egunez jarraian 1.000 kasutik gora atzeman ditu, eta hala, hiru lurralde historikoak, zein bertako hiriburuak, eremu gorrian daude koronabirusaren koloretako semaforoaren arabera.

EAEko gazteen txertaketa masiboa bihar hasiko da
EAEko gazteen txertaketa masiboa bihar hasiko da
EAEko gazteen txertaketa masiboa bihar hasiko da

1:15
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Txertoak egutegia Koronabirus-agerraldiak