Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

EAEko hiru lurraldeak daude gorrian, Araba eta Bizkaia sartu ostean

Horrez gain, 5000 biztanle baino gehiagoko 19 udalerritan, tartean Gasteiz eta Bilbo hiriburuetan, makurtu da egoera, eta pilatutako 400 kasu baino gehiagoko tasa metatua dute orain.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Arabako eta Bizkaiko lurraldeak eta bi hiriburuak, Gasteiz eta Bilbo, eremu gorrira igaro dira astelehen honetan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Halaber, beste 17 udalerri handi batu dira gune latzenera.

Arabak (428 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrira egin du jauzi, Gasteizekin batera. Amurriok eta Laudiok bertan jarraitzen dute. Agurainek ere okerrera egin du, eta horitik laranjara igaro da.

Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu horian edo berdean Araban.

Bizkaia ere (483 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian sartu da (ostiralean baino 88 puntu gehiagoko tasa metatua). Lurraldeak ez ezik, beste 14 udalerrik ere, tartean Bilbo, egin dute bide bera: Abantok, Barakaldok Basaurik, Berangok, Bermeok (azken biak horitik gorrira igaro dira zuenean), Bilbok, Erandiok, Muskizek, Portugaletek, Santurtzik, Sestako, Sopelak, Trapagaranek eta Zornotzak.  Aurrez honakoak zeuden gune kritikoenean, eta ez dira mugitu: Abadiño, Arrigorriaga, Durango, Galdakao, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Mungia, Ortuella eta Zalla.

Eremu laranjara honakoak igo dira: Elorrio, Lekeitio eta Ondarroa. 

Hala, horiz mantentzen diren udalerriak honakoak dira: Derio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo eta Markina-Xemein.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Gipuzkoa (644 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, eta hemen ere nabarmena izan da egoera epidemiologiko kaskarragoa duten herrien gorakada. Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkan, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumarraga eta Zumaia.

Andoainen, Elgoibarren eta Errenterian ere igo da intzidentzia, eta laranjan daude orain.

Gutxi batzuek lortu dute eremu horian geratzea, lauk hain justu: Aretxabaleta, Bergara, Legazpi eta Usurbil. Aipagarria da Azpeitia izan dela datuak hobetu dituen EAEko udalerri bakarra, laranjatik horira pasatuta.

Horrenbestez, ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian?