Gizartea -

Desagertua

Eskoriatzan desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute

30 urteko gaztearen familiak igandean salatu zuen desagerpena, larunbatetik etxetik falta baitzen.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskoriatzako (Gipuzkoa) bizilagun batek joan den larunbatean desagertu zen 30 urteko gizonaren gorpua aurkitu du astelehen honetan. Auzitegiko mediku baten arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, desagertutako gizonaren familiak igandean salatu zuen desagerpena. Antza denez, larunbatetik ari ziren bere bila.

Astelehen honetako 14:00ak aldera herriko bizilagun batek desagertuaren gorpua aurkitu du herrian bertan, zelai batean. Bertara heriotza egiaztatu duen mediku bat eta auzitegiko mediku bat gerturatu dira. Azken horrek berretsi egin du gorpuak ez duela indarkeria zantzurik.

Gorpua Medikuntza Legaleko Euskal Erakundearen Donostiako egoitzara eraman dute agintariek, eta bertan egingo diote autopsia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak Eskoriatza albisteak Debagoieneko azken ordukoa