Gizartea -
Koronabirusa
Benidormen izandako 16 eta 20 urte arteko gazteak PCR proba egitera deitu ditu Osasun Sailak
Datozen egunetan prebentzio neurriak zorrozteko eta harreman sozialak saihesteko eskatu die Osasun Sailak Benidormetik etorritako gazteei.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak baheketa batera deitu ditu Benidormen bidaian izan diren 16 eta 20 urte arteko gazteak. Aurrez, gauza bera egin zuen Mallorcatik, Saloutik edo Coniletik iritsitako gazteekin.
Osasun Sailak zehaztu du baheketa horren helburua balizko kutsatzeen transmisioa ahalik eta azkarren etetea dela.
Hortaz, datozen egunetan prebentzio neurriak zorrozteko, harreman sozialak saihesteko eta aztarnariek emandako jarraibideak betetzeko eskatu die Benidormetik etorritako gazteei.
Benidormetik, Saloutik, Mallorcatik edo Coniletik bueltatutako 16-20 urte arteko gazteek beren osasun zentrora edo Osakidetzaren aholku zerbitzura (900 20 30 50) deitu beharko dute PCR proba egiteko hitzordua hartzeko.