Gizartea -

Argindarra

Hidrohegazkin batek 45 minutuko itzalaldia eragin du sare elektrikoan, istripu bat izan ostean

Matxura horrek ehunka mila etxeri eragin die, arratsaldeko lehen orduan. Hori dela eta, Euskadiko eta Nafarroako familia asko argirik gabe geratu dira. Dena dela, arazoa konponduta dago jada.

Bonbilla bat, piztuta. Artxiboko argazkia: EFE
Bonbilla bat, piztuta. Artxiboko argazkia: EFE
Bonbilla bat, piztuta. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hidrohegazkin batek 45 minutuko itzalaldia eragin du larunbat honetan sare elektrikoan, tentsio oso altuko argindar linea batekin istripua izan ostean, eta penintsulako sare elektrikoa Europako gainerako tokietatik aldi baterako deskonektatzea eragin du.

Hain zuzen ere, hidroabioiak Espainiako Sare Elektrikoaren "400.000 volteko tentsio oso altuko linea batekin" izan du istripua, eta matxura horrek ehunka mila etxeri eragin die, arratsaldeko lehen orduan. Hori dela eta, Euskadiko eta Nafarroako familia asko argirik gabe geratu dira.

Nafarroan, batez ere, Lizarraldea izan da gunerik kaltetuena, eta Ayeguin ere arazoak izan dituzte argindarrarekin. Argi-mozketak Tuteraraino iritsi dira, eta Udaltzaingoak zentralita ez kolapsatzeko eskatu die herritarrei, egoeraz galdezka dei ugari jaso baitituzte.

Argi-mozketak arratsaldeko lehen orduan izan dira (16:30etik 17:00etara), eta 45 minutu inguru iraun dute, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Nafarroan, Madrilen, Katalunian, Andaluzian, Aragoin, Gaztela eta Leonen, Extremaduran eta Murtzian.

Era berean, Portugalgo hainbat tokitan ere arazoak izan dira. Kaltetutako eremuetako batzuk hauek dira: Lisboa, Sintra, Estoril, Setubal, Vila Nova de Famalicão, Guimarães, Braga eta Algarve.

Dena dela, arazoa konponduta dago jada, eta interkonexioa eta hornidura elektrikoa konponduta daude dagoeneko, Espainiako Sare Elektrikoak Twitter bidez zabaldutako mezu batean azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Elektrizitatea