Publizitatea
Itxi

2021/07/28

21:58

Gizartea

Bizkaia

Zornotzan jipoitu zuten gazteak oso larri jarraitzen du

EITB MEDIA

Lemoako bizilaguna Gurutzetako Ospitaleko Erreanimazio Gelan dute.

  • Gaztea Gurutzetako Ospitalean dago ingresatuta. Argazkia: Aitor Agirrezabal

    Gaztea Gurutzetako Ospitalean dago ingresatuta. Argazkia: Aitor Agirrezabal

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteburuan Zornotzan erasoa jasan zuen gazteak oso larri jarraitzen du, Gurutzetako Ospitaleko Erreanimazio Gelan. 15 bat pertsonak jipoitu zuten biktima, horietako asko adingabeak, sare sozialetan zabaldu diren irudietan ikus daitekeenez.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu dagoeneko erasoaren harira. Atzemandakoetako bat adingabea litzateke, eta bere burua entregatu du polizia-etxean.

Horren harira, Iñigo Urkullu lehendakariak ohartarazi du erasoak "muga onargarri guztiak" gainditzen dituela, eta "konpromiso sozialik handiena" eskatu du horrelako jarrera "onartezinak" desagerrarazteko. Halaber, biktimaren familiari eta ingurukoei "erabateko elkartasuna" adierazi ostean, Ertzaintza gertakarien erantzuleak atxilotzeko lanean ari dela azpimarratu du.

Erasoa salatzeko mobilizazioak

Ehuna pertsonak elkarretaratze "antimatxunoa" egin zuten atzo, herriko ostalariek eta zenbait kolektibo sozialek deituta, herrian bizitzen ari diren "giro oldarkorraren" aurka protesta egiteko. Azken asteburuan soilik, lau gertakari izan dira udalerri bizkaitarrean, horietako bat bereziki gogorra.

Bertako bizilagunak kezkatuta eta nazkatuta agertu dira gertakariaren aurrean, eta azaldu dutenez, oso garbi daukate "ez dutela izaera horretako jarrerarik onartuko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;