Gizartea -

4.0 NAN agiria

NAN 4.0 berria: Zer da eta zeintzuk dira dituen abantailak?

Nortasun agiri berriak segurtasun hobekuntzak eta txip bat izango ditu, eta bertan dokumentuaren titularraren argazkia, sinadura eta hatz-markak egongo dira gordeta, baita autentifikazio ziurtagiriak eta sinadura elektronikoa ere.

Gasteiz, NAN 4.0 estreinatzen duen EAEko lehenengo euskal hiriburua. Argazkia: Polizia Nazionala
Gasteiz, NAN 4.0 estreinatzen duen EAEko lehenengo euskal hiriburua
Gasteiz, NAN 4.0 estreinatzen duen EAEko lehenengo euskal hiriburua. Argazkia: Polizia Nazionala

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NAN 3.0 izenez ezagutzen dena desagertzear da, eta aurrerantzean 4.0 NAN elektronikoa edo Europako NAN berria (nortasun-agiri erabat digitala) erabili beharko da, mugikorrean app baten bidez eraman ahal izango dena. Horrela, ez da txartela beharko euskarri fisiko gisa.

Hala ere, kopia fisiko bat eramateko betebeharra ez izatearen erosotasunaz gain, formatu berriak baditu bestelako onurak ere.

Zeintzuk dira dituen abantailak?

- Mikrotxip bat du, eta bertan gordetzen ditu bere eramailearen hatz-markk, sinadura eta argazkia, baita autentifikazio-ziurtagiriak eta sinadura elektronikoa ere.

- Mugikorrean eraman daiteke, gidabaimena bezala. Horrela, kasu gehienetan ez litzateke beharrezkoa izango txartel fisikoa aldean eramatea.

- Seguruagoa da, ikusten diren eta ikustezinak diren segurtasun-neurri berriak baitaramatza, eta, ondorioz, zailagoa da faltsutzea: besteak beste, bidalketako herrialdeko banderaren partxe holografiko bat, dokumentuaren bi aldeetan optikoki aldakorra den tinta bat eta laser grabatua duen leiho garden bat ditu.

- Funtzionalagoa da, eta aro digitalera ezin hobeto egokituta dago.

- Itxaronaldiak murrizte aldera, erdiautomatikoa izango da, eta argazkia "in situ" aterako da, segurtasuna bermatzeko.

Noiz sartuko da indarrean Espainiako Estatuan?

Europako NAN berria 2021eko abuztuaren 2an sartuko da indarrean. Dena dela, ez da beharrezkoa izango herritar guztiek egun horretatik aurrera dokumentu berri hori izatea; aurreko ereduak iraungitzen joan ahala ordeztuko dira eta, beranduenez, 2031ko abuztuaren 3an berrituko dira.

Hau da, dokumentu gehienak hurrengo berritzearekin batera eguneratu egingo dira. Nazioarteko Hegazkintza Zibilaren Erakundeak (HEZINE) ezarritako segurtasun-arauak betetzen dituzten 70 urteko edo gehiagoko pertsonek iraungitze-datara arte izango dute balioa. Gainerako biztanleentzat, 4.0 NANaren baliozkotasuna 5 urtekoa da gutxienez, eta 10 urtekoa gehienez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak