Gizartea -
Heriotza
Mikel Azurmendi antropologoa hil da, ¡Basta ya! eta Ermuko Foroaren sortzaileetako bat
Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak sare sozialetan jakitera eman duenez, Azurmendi ostiral arratsaldean hil zen 78 urte zituela.
AGENCIAS | EITB MEDIA
Mikel Azurmendi antropologo eta idazle donostiarra, ¡Basta ya! eta Ermuko Foroaren sortzaileetako bat, hil da azken orduetan 78 urte zituela.
Donostian 1942an jaioa, Azurmendi ETAko militantea izan zen 60ko hamarkadan, nahiz eta ondoren ETA utzi eta haren mehatxupean egon.
Antropologoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea, Azurmendi Ermuko Foroaren eta ¡Basta Ya! Foroaren sortzaileetako bat izan zen.
Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak sare sozialetan jakitera eman duenez, Azurmendi ostiral arratsaldean hil zen. "Ohorea izan da zu gure artean izatea, eskerrik asko. Bidaia on, Mikel. Maite zaitugu", adierazi du.