Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Herri epai-mahaiak errudun jo du hilketagatik Yasminen senarra

Emaztea hiltzeaz gain, Juan Pablo Urtizberea krimena saihesten saiatu zen herritarra hiltzen saiatzea ere leporatzen diote.

Yasmin Rodriguezen senar ohia. Argazkia: EITB
Yasmin Rodriguezen senar ohia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri epai-mahaiak Yasmin Rodriguezen hilketaren errudun jo du haren senar ohia. 2009ko maiatzaren 9ko goizaldean hil zuten Rodriguez, Irunen. Halaber, Juan Pablo Urtizberea krimena saihesten saiatu zen herritarra hiltzen saiatzea ere leporatzen diote. Gaur arratsaldean jakinarazi du epaia. Fiskaltzakak 45 urteko espetxe-zigorra eskatu du, eta orain epaileak izango du balizko zigorraren gaineko azken erabakia.

Epai-mahaiak bat egin du akusazioarekin eta frogatutzat jo du Enrique Sanclementek bere emazte ohia hil zuela eta berari lagundu zion gizona hiltzen saiatu zela.

Gainera, aurrez mehatxuak egin izana eta hilketa gertatu zen gauean errepideetako segurtasuna arriskuan jartzea ere frogatutzat jo du.

Bestalde, hilketa intentzio osoz eta erasotuari defentsarako aukerarik ez eman izana ere frogatutzat jo du epai-mahaiak.

Erabakia Epaileak berretsi beharko du orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea