Gizartea -

Animaliak

2,4 metroko pitoi suge bat, Bilboko Errekalde auzoan

Udaltzaingoa ikertzen ari da inork narrastia abandonatu duen ala etxebizitzaren batetik, leihotik behera zintzilikatu eta kalean bukatu ote zuen. Animalia Karrantzako Karpin zentrora eraman dute.

2,4 metroko pitoi sugea Bilboko Errekalde auzoan. Irudia: Bizkaiko Basozainak
2,4 metroko pitoi sugea Bilboko Errekalde auzoan. Irudia: Bizkaiko Basozainak
2,4 metroko pitoi sugea Bilboko Errekalde auzoan. Irudia: Bizkaiko Basozainak

Eriz Lotina | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2,4 metroko pitoi suge bat azaldu zen Bilboko Errekalde auzoan asteazken gauean.

Bizilagun bat kaletik zihoala zarata handia entzun ondotik, sugea ikusi zuen, eta Udaltzaingoari eta suhiltzaileei abisua eman zien gizonak.

Udaltzaingoa ikertzen ari da inork narrastia abandonatu duen ala etxebizitzaren batetik, leihotik behera zintzilikatu eta kalean bukatu ote zuen.

Animalia Karrantzako Karpin zentrora eraman dute. Garazi Reyes bertako langileak azaldu duenez, narrastia "ondo" dago, eta gelatxo batean dute. "Ongi dagoela ematen du, ez du ematen elikatu gabe edo deshidrataturik dagoenik", zehaztu du.

Terrarium antzeko bat prestatu diotela azaldu esan du Reyesek. 2,5 x 3 metroko gelatxo batean dute, bainuontzi batekin, bi zonalderekin (bat beroa eta bestea freskoagoa), adarrekin etab.

Animaliarengatik galdetzeko ez diela oraingoz inork deitu esan du zaintzaileak.

"Argi dago" suge mota hauen habitata ez dela Euskal Herrikoa, baina "ez dakigu ihes egin edo norbaitek abandonatu duen", gaineratu duenez

"Koarentenan dugu, jatorri ezezaguneko animali guztiekin gauza bera egiten dugu", azpimarratu du. Horregatik, oraingoz ezin da animalia ikusi edo bisitatu.

"Aldi baterako, behintzat, hemen izango dugu, eta Iris izena jarri diogu", jakitera eman du. Inork ez badu deitzen, narrastia Karpinen gera daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Euskal hiriburuak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Ingurumena albisteak Animaliak