Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Azpeitian genero indarkeria egotzita
Ertzaintza larunbat arratsaldean Goiko kalean gertatutako erasoa ikertzen ari da. Gizonezkoa goizean eraman dute epailearen aurrera.
E. G. | EITB MEDIA
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du asteburuan Azpeitian (Gipuzkoa) genero indarkeria leporatuta, Ertzaintzak berak eitb.eus-i baieztatu dionez.
Erasoa larunbat arratsaldean izan zen, Goiko kalean, iturrion arabera. Dena dela, ez dute gertatutakoaren zein ustezko erasotzailearen daturik eman. Polizia autonomikoak ikerketa du zabalik.
Atxilotutakoa gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak
Ertzaintza
Indarkeria matxista
Gipuzkoa
Azpeitia albisteak
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gizartea
Indarkeria matxistaren biktimak
Eguneko albisteak
Albisteak