Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19 kasuak 152ra igo dira Nafarroan

Bi udalerrik edo gunek zenbatu dituzte 10 kutsatze baino gehiago: Tutera, 12rekin, eta Iruñeko Mendillorri auzoa, 10ekin.

Nafarroako Ospitale Guneko larrialdiak. Argazkia: EFE
Nafarroako Ospitale Guneko larrialdiak.
Nafarroako Ospitale Guneko larrialdiak. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan 152 positibo berri zenbatu dituzte azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Bezperan baino 55 gehiago dira, baina duela astebete atzemandakoetatik urrun daude (191), baita duela 14 egun zenbatutakoetatik (206) ere. 

Datuak udalerriz udalerri edo auzoz auzo aztertuta, Tuteran hauteman dituzte kutsatze gehien: 12. Iruñeko Mendillorri auzoan 10 zenbatu dituzte, eta Burlatan, zortzi. Bestalde, Berriozarren eta Iruñeko Arrosadia auzoan zortzina kasu zenbatu dituzte, eta Iruñeko Arrotxapean, sei.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa