Gizartea -

Gizarte laguntzak

7.000 pertsonek diru sarrerak bermatzeko laguntza gal dezakete

Gemma Zabaletak ohartarazi duenez, ez dute laguntza mota hori jasotzen duten 7.000 pertsonekin bat egitea lortu, eta euren egoera aztertuko dutela erantsi du. Gasteizen erroldatik kenduko dituzte.

Gemma Zabaleta, Lan eta Gizarte Gaien sailburua. Argazkia: EITB
Gemma Zabaleta, Lan eta Gizarte Gaien sailburua. Argazkia: EITB
Gemma Zabaleta, Lan eta Gizarte Gaien sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaien sailburuak ohartarazi duenez, ez dute diru-sarrerak bermatzeko laguntza jasotzen duten 7.000 pertsonekin bat egitea lortu eta egoera horrek denboran aurrera jarraitzen badu, pertsona horiek, laguntza hori gal dezaketela erantsi du.

Zabaletak adierazi du Arartekoaren gomendio guztiak beteko dituztela, hau da, Iñigo Lamarkak duela aste batzuk laguntzak prebentzio neurri gisa kentzeko eskatu zuen eta ez behin betiko orain arte bezala, eta halaber kaltetuak alegazioak aurkezteko aukeraren beharra azpimarratu zuen.

Lanbidek laguntza jasotzen duten 56.000 pertsonari eskutitza igorri zien eta 7.000 bueltan jaso dituzte. Pertsona horiek diru-sarrerak bermatzeko laguntza jasotzen jarraituko dute eta Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaien Saila bigarren eskutitz batekin harremanetan jartzen ahaleginduko da bitarte horretan. Halaber, eskutitz horretan elkarrizketa bat egiteko hitzordua ezarriko zaie euren espedientea eguneratzeko helburuarekin.

"Araudiaren eskaerak ez betetzea da pertsona horiek izan dezaketen arrisku bakarra. 7.000 eskutitz bueltan jaso direla frogatu da eta orain arrazoia zein den aztertzea da, eta noski, pertsona horiekin kontaktuan jartzea", esan du sailburuak.

Gasteizko Udalak erroldatik kenduko ditu

Lanbideko jakinarazpena hiru aldiz igorri ondoren, diru-sarrerak bermatzeko laguntza jasotzen duten pertsonekin etxebizitza ofizial gisa duten tokian bat egitea lortzen ez badute, erroldatik kenduko dituztela iragarri du Javier Maroto (PP) Gasteizko alkateak. ''Erabateko iruzur'' gisa definitu du egoera Marotok, eta iruzurra ''egun bakar batean ere jasan ezin daitekeen'' kontua dela esan du. Neurri horrekin iruzurra egiten saiatzen den jendea sistematik atera nahi dute, ''onartezina baita hemen bizi ez den pertsona bat laguntza bat jasotzen egotea, beste norbaiten kaltetan'', esan du Marotok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea