Gizartea -

Indarkeria matxista

Basusarriko sexu erasoarengatik atxilotutako bi gizonak aske utzi dituzte, baina karguekin

Iragan larunbatean salatu zuen biktimak sexu erasoa. Emakumea bera eta bi akusatuak adin txikikoak dira.

Berezi Fernandez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basusarriko (Lapurdi) jaietan izandako sexu erasoarengatik atxilotutako bi gizonak aske gelditu dira, baina karguekin. Erasoa larunbat gauean gertatu zen eta igandean atxilotu zituzten 17 urteko bi gizonak; adin bereko emakume bati sexu erasoa egitea egotzi diote bietako bati, eta erasoa bideoz grabatzea, berriz, besteari.

France Bleu irratiak jakitera eman duenez, ikerketa irekita dago oraindik. Kasua instrukzio-epailearen esku dago jada.

Astelehenean, hainbat herritarrek elkarretaratzea deitu zuten eta herriko plazan bildu ziren erasoa salatzeko. Udalak, bere aldetik, ez zuen manifestazioa babestu, "gauzak ez daude argi" esanez. Gerora, baina, Paul Baudry auzapeza protestara gerturatu, eta Udalak gertatutakoa argitzeko lanean jarraituko duela esan zuen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Delituak albisteak Baiona Biarritz bideoak Maule albisteak Donibane Garazi bideoak Hendaia argazkiak Gizartea bideoak Genero indarkeriaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Zuberoa albisteak Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko berriak