Gizartea -

Genero indarkeria

Lau pertsona atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxistagatik

Halaber, pertsona bat atxilotu dute urruntze agindua urratzeagatik, eta beste bat agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak lau pertsona atxilotu ditu Tafallan, Milagron, Artaxoan eta Burlatan, azken hori Udaltzaingoak atxilotu du, genero indarkeria egotzita.

Halaber, beste gizon bat atxilotu dute Irunberrin urruntze neurri bat urratzeagatik. Gainera, hiru polizia-aurrekari dituen beste pertsona bat atxilotu dute Lukinen agintaritzaren agenteen aurkako atentatu-delitu bat egotzita.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Delituak bideoak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Tafalla bideoak Albisteak Matxismoa