Gizartea -

Koronabirusa

Bi hildako eta 113 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan azken orduetan

Bezperan baino 26 kutsatze gehiago izan dira. Iruñeko Errotxapea auzoan eta Tuterako Mendebaldean atzeman dituzte kasu gehien.

Osasun langilea, txertoa ematen. Argazkia: EFE
Osasun langilea, txertoa ematen
Osasun langilea, txertoa ematen. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Erkidegoan 113 covid-19 positibo berri erregistratu dituzte ostiral honetan, bezperan baino 26 gehiago, Nafarroako Lan eta Osasun Publikoko Institutuaren behin behineko datuen arabera. Gainera, bi pertsona hil dira covid-19ak jota azken 24 orduetan. Zifra honek azken hiru egunetako beheranzko joera apurtu du; izan ere, 100 kasutik behera zenbatu zituzten Nafarroan asteartetik ostegunera.

Azken orduetan kutsatutako pertsonen zifrak gora egin duen arren, duela astebete baino 42 kasu gutxiago eta duela bi aste baino 100 gaixo berri gutxiago daude gaur Foru Erkidegoan. Hortaz, intzidentziari dagokionez bederen, kutsatzeen erritmoa moteltzen ari da.

Ostiralean zehar, 1.285 diagnostiko proba egin ziren, eta horietako % 8,8 positiboak izan ziren. Gainera, 5.572 txerto jarri zituzten osasun langileek. Orotara, 462.686 nafarrek osatu dute txertoaren pauta osoa.

Erietxeetan, koronabirusa zuten 9 pertsona ingresatu zituzten atzo, horietako bi ZIUn. Azken orduetan, beraz, igoera izan da ospitaleratuen kopuruan, 7 gaixo ingresatu baitzituzten atzo (bat ere ez ZIUn).

Guneka, Iruñeko Errotxapea auzoa eta Tuterako Mendebaldea izan dira kasu gehien zenbatu dituztenak: 9 bakoitzak. Sanduzelain 7 atzeman dituzte, eta 4 Murchanten eta Iruñeko II Zabalgunean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa