Gizartea -

Autobidea

AP-68 autobideko hobarien programa Laudio-Bilbo zatira zabalduko da

Horrela, partikularrek bidesariaren prezioan (BEZ barne) % 60ko hobaria izango dute, hilean gutxienez 15 bidaia eginez gero.

Autobide bat. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Autobide bat.
Autobide bat. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak AP-68 autobideko bidesariaren hobari-programa zabalduko du Laudio eta Bilbo arteko zatia maiz erabiltzen dutenentzat irailaren 1etik aurrera.

Foru Gobernuaren Kontseiluak abuztuaren 3an onartu zuen dekretua, eta abuztuaren amaieran Arabako Aldizkari Ofizialean (ALHAO).

Dekretuak ez du aldaketarik izango AP-1 autobidearen hobarien programan. AP-68 autobidearen kasuan, berriz, aldaketa garrantzitsua ekarriko du: programa horrek orain arte Zambrana eta Laudio arteko Arabako tarteetan eman ditu hobariak, baina bihartik aurrera Laudio eta Bilbo arteko ibilbideetan ere emango ditu. Horrela, hobariak AP-68 autobideak Euskadin egiten duen ibilbide osora zabalduko ditu, bai Arabara, bai Bizkaira.

Era berean, partikularrek bidesariaren prezioan (BEZ barne) % 60ko hobaria izango dute, hilean gutxienez 15 bidaia egiten badituzte. Hobaria jaso ahal izateko, onuradunek Araban izan behar dute ohiko bizilekua, eta, gainera, teleordainketa-sistema bat izan behar dute (VIA T).

Aldunditik nabarmendu dutenez, neurri hori bihartik aurrera ezartzeak "asko" aurrezten lagunduko die lanagatik edo ikasketengatik Bilbora edo Bizkaiko beste herri batzuetara ibilgailu pribatuan joaten direnei: "Aiaraldeko eskaera historiko bati erantzuten diogu horrela, eta eskualde horretan bizi diren arabarrak Bilbora eta Bizkaira segurtasun handiagoz joatea errazten dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaiko albisteak Araba EAE albisteak Laudioko albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa AP-68 autobidea Aiarako kuadrilla