Gizartea -

Koronabirusa

139 kasu berri hauteman dituzte Nafarroan, eta 5 pertsona ospitaleratu

Kopuruak nabarmen igo dira Erriberan sasoikako langileen artean izandako agerraldi baten ondorioz, 37 positibo hauteman dira agerraldi horretan. Foru Gobernuak aurreratu dituen datuen arabera, Tuteran eta Iruñean atzeman dituzte positibo gehien, 15 eta 25, hurrenez hurren.

Jendea txertoa hartzeko zain. Argazkia: Efe.
Jendea txertoa hartzeko zain. Argazkia: Efe.
Jendea txertoa hartzeko zain. Argazkia: Efe.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak beste 139 kasu erregistratu ditu astearte honetan, 1.427 proba diagnostiko egin ostean. Horrela, positibotasun tasa % 9,7koa da, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Aurreko egunean, 78 kasu erregistratu ziren, % 4,8ko positibotasunarekin; igandean, 70 kasu, % 8,9ko positibotasunarekin;  larunbatean, 54 kasu ( % 7,2); 113 kasu ostiralean, % 8,8ko positibotasunarekin; 87 kasu ostegunean ( % 7,3); 92 kasu asteazkenean ( % 6,4); 94 kasu asteartean ( % 7,3) eta 102 kasu iragan asteko astelehenean ( % 6,2).

Atzo beste 5 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn. Guztira, 81 pertsona daude ospitalean, eta horietatik, 26 ZIUn daude. Ez da hildakorik izan; Nafarroan, 1.228 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz.

Txertaketari dagokionez, 2.651 dosi eman zituzten asteartean; beraz, Nafarroan 923.192 dosi eman dituzte guztira. Jarraibide osoa duten pertsonak 470.286 dira.

Agerraldia sasoikako langileen artean

Nafarroako hegoaldeko sasoikako langileen artean izandako agerraldi batek 37 positibo utzi ditu, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

37 kasu horiek 85 pertsonaren artean egindako baheketa batean atzeman dituzte, Javier Remirez Gobernuko presidenteorde eta bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, eta agerraldi honi egotzi dio azken orduetan izandako kutsatzeen gorakada, 139ra iritsi baitira atzokoan kutsatzeak, aurreko egunetako zifrak bikoiztuz.

Erriberako sasoikako langileen lan-eremu bateko agerraldiaren berri izan ostean egindako jarraipen- eta trazabilitate-lanari esker, kasu horiek detektatu ahal izan dira, eta Remirezen arabera, "puntuala" da egoera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua