Gizartea -
GIPUZKOA
4 urteko haur bat zauritu da Legazpiko etxebizitza bateko balkoitik erorita
Hasiera batean, herriko osasun-zentroko langileek artatu dute, eta, ondoren, ospitalera eraman dute, antza denez, beso bat apurtuta zuela.
EITB MEDIA
4 urteko haur bat zauritu da astearte honetan Legazpiko (Gipuzkoa) etxebizitza bateko balkoi batetik erorita.
Haurra Santikutz kaleko balkoitik erori da. Hasiera batean, herriko osasun-zentroko langileek artatu dute, eta, ondoren, ospitalera eraman dute, antza denez, beso bat apurtuta zuela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea