Gizartea -

Mutriku

34 urteko gizonezko mutrikuar baten gorpua topatu dute Saturrarango uretan

Itsasoko Gurutze Gorriak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak Mutrikuko Saturraran hondartzan ur gainean zegoen gizonaren gorpua berreskuratu dute gaur goizean. Bertaratutako osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Erreskate taldeak, gaur, Saturraranen. Argazkia: Ertzaintza.
Erreskate taldeak, gaur, Saturraranen.
Erreskate taldeak, gaur, Saturraranen. Argazkia: Ertzaintza.

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi Zerbitzuek gizon baten hilotza berreskuratu dute Saturrarango hondartzan, Mutrikun, ur gainean, hareatzatik metro gutxira. Gorpua identifikatu dute dagoeneko, 34 urteko mutrikuar bat da hildakoa. 

Itsasoko Gurutze Gorriak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak hartu dute parte erreskatean eta bertaratutako osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Lekuko batek eman du abisua, 08:30ak aldera, Saturrarango hondartzatik berrogeita hamar bat metrora pertsona baten gorpua zirudiena ur gainean zegoela. Berehala bertaratu dira Gurutze Gorriaren ontzi bat, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate talde bat eta Osakidetzako anbulantzia bat, eta gizonezkoa hilik zegoela egiaztatu besterik ezin izan dute egin. Gorpua berreskuratu ondoren, hareatzaren gainean utzi dute, epaileak gorpua jasotzeko agindu zain.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakaria argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mutriku Itotzeak