Gizartea -

KORONABIRUSA

Berriz ere gora egin dute positiboek Nafarroan, eta 80tik gora dira

Asteartean baino 28 kutsatze gehiago atzeman dituzte asteazkenean, 53 kasu hauteman baitzituzten bezperan.

Hainbat pertsona terraza batean, musukoa jantzita. Artxiboko argazkia: EFE.
Hainbat pertsona terraza batean, musukoa jantzita. Artxiboko argazkia: EFE.
Hainbat pertsona terraza batean, musukoa jantzita. Artxiboko argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan koronabirus kasuen kopuruak gora egin du berriro asteazken honetan, qte egindako 1.362 probetako % 5,9k eman zuten positibo, 81ek zehazki.

Bezperan baino 28 gehiago dia, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Hala ere, azken egun horretan hautemandako kutsatuen kopurua astebete lehenago (101) eta bi aste lehenago (92) atzemandakoa baino txikiagoa da.

Asteazkenean, Kaseda nabarmendu da zerrenda horretan, 11 kasu atzeman baitituzte bertan; ondoren, Iruñeko Txantrea auzoa dago, zazpi kasurekin. Sarrigurenen eta Zizur-Etxabakoitzen, aldiz, bosna positibo diagnostikatu dituzte.

Sei pertsona ospitaleratu behar izan zituzten atzo, horietako bat ZIUn. Guztira, 66 pertsona daude ospitalean covid-19agatik (asteazkenean baino bi gutxiago), eta covid gaixoek okupatutako ZIU oheak 20 izan dira, aurreko egunean baino hiru gutxiago. Ez da koronabirusak eragindako heriotzarik jakinarazi azken orduetan.

Covid-19aren kontrako neurrien arintzea

Nafarroako Gobernuak aldatu egin du covid-19ari aurrea hartzeko berariazko neurriak hartzen dituen 22/2021 Foru Araua egoera epidemiologikoaren bilakaera positiboaren ondorioz, bai eta asistentzia-presioa hobetzearen eta txertaketa-prozesuak aurrera egitearen ondorioz ere. 

Arau berria ostegunetik (hilak 9) ostiralerako (hilak 10) gauerdian sartuko da indarrean, eta irailaren 16ra arte (egun hori barne) egongo da indarrean. Neurriak malgutzeko lehen pakete honek bereziki kultur eta kirol jardueren edukierei eragingo die.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea gaur