Gizartea -

Nafarroa

Kamioilari bat salatu dute gidatzen zihoala film bat ikusteagatik eta hainbat drogatan positibo emateagatik

Gidariak positibo eman zuen kalamuan, anfetaminan eta metanfetaminan. Substantzia estupefazienteen bi poltsa ere konfiskatu zizkioten. 1.801 euroko zigorra ezarri diezaiokete eta 9 puntu kendu.

Foruzaingoak atzemandako drogak. Irudia: Foruzaingoa
Foruzaingoak atzemandako drogak.
Foruzaingoak atzemandako drogak. Irudia: Foruzaingoa

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak kamioi handi bateko gidaria salatu du, gidatzen zihoala film bat ikusteagatik. Gainera, positibo eman zuen hainbat drogatan.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, gidaria San Adriango bizilaguna da eta ibilgailua atzo ibilgetu zuten Beran (N121a errepidean, Iruñerako noranzkoan).

Foruzaingoaren esanetan, jokabide hori arau-hauste larria da, eta 200 euroko isuna eta gidabaimeneko 3 puntu galtzea ekar dezake.

Gainera, gidariak positibo eman zuen kalamuan, anfetaminan eta metanfetaminan (arau-hauste oso larria da, 1.000 euroko isuna eta 6 puntu galtzea).

Substantzia estupefazienteak zituzten bi poltsa ere konfiskatu zizkioten, eta dentistak errezetatu zizkiola adierazi zuen (601 euroko arau-hauste larria).

Orotara, 1.801 euroko zigorra ezarri diezaiokete eta gidabaimeneko 9 puntu kendu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Merkantzia-garraioari buruzko albisteak