Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emaztea hil du Alacanten

Biktimak (40 urte) hiru seme-alaba zituen. Gizonak bere buruaz beste egin du bikotekidea hil ondoren.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko gizon batek 40 urteko bikotekidea hil du Villajoyosan (Alacant), eta, ondoren, bere buruaz beste egin du, agentziek ikerketaren iturriak aipatuta zabaldu dutenez.

Goizean gertatu da. Gizonak bere burua zubi batetik behera bota du eta bertan hil da.

Hilotza identifikatu ostean, Guardia Zibila gizonaren etxebizitzara joan da, eta emaztea hilda topatu dute, burua moztuta. Biktimak hiru seme-alaba zituen.

Gizonak ez zuen indarkeria matxistagatik aurrekaririk, ezta salaketarik ere, baina Guardia Zibilak adierazi du genero indarkeria kasu bat dela, "zantzu guztien arabera".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Krimenak azken ordukoa