Gizartea -

Donostia

Ondarretako hondartzan eta Santa Klara uhartean bandera horia jarri dute alga toxikoarengatik

Nahiz eta egun hodeitsua izan, bainulari batzuek azkura izan dute Ondarretan bainatu ondoren. Bainulariak ez dira itsasertzean egon, pixka bat barrurago baizik.

Ondarreta. Argazkia: EFE
Ondarreta. Argazkia: EFE
Ondarreta. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bandera horia jarri behar izan dute berriro Ondarretako hondartzan eta Santa Klara uhartean, Donostian, alga toxikoarengatik.

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, nahiz eta egun hodeitsua izan, bainulari batzuek azkura izan dute Ondarretan bainatu ondoren.

Iturriek azaldu dutenez, bainulariak ez dira itsasertzean egon, pixka bat barrurago baizik.

Uretan sartu ondoren azkura izan eta sorosleengana jo dute. Horregatik, Ondarretako zein uharteko hondartzetan bandera horia ezarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Osasun albisteak