Gizartea -

Donostiako hondartzak

Analisiek baieztatu egin dute alga toxikoaren presentzia Donostiako uretan

Analisiei esker ikusi ahal izan da alga honen presentziaren tamaina ez dela "apartekoa".  Uraren kalitatea oso ona da bainurako eta amaitutzat eman da gertaera.  

Kontxako baranda. EFE
Kontxako baranda.
Kontxako baranda. EFE

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako hondartzetako uren analisiek frogatu egin dute Ostreopsis algaren presentzia lau hondartzetan, Donostiako Udalak jakinarazi duenez. 

Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Fakultatera bidalitako laginen azterketak ondorioztatu du, alga hori izan dela azken egunetan hainbat bainularik jasandako azkuren arrazoia. 

Zurriolako lagina da alga kontzentrazio gehien erakutsi duena, eta, hain zuzen ere, hondartza horretan izan dira azkura kasu gehien. 

Analisiei esker ikusi ahal izan da alga honen presentziaren tamaina ez dela "apartekoa".  Uraren kalitatea oso ona da bainurako. 

Azken egunetan bainua saihesteko gomendioa indarrean egon ostean, atzo berdeak ziren banderak hondartzetan, Zurriolan izan ezi, baina ez algengatik, itsasoaren egoeragatik baizik. Gaur ere, arrazoi berarengatik, zapi horiak jarri dituzte lau hondartzetan. 

Donostiako Udalak amaitutzat eman du, hala, aste honetan, Ondarreta, Kontxa, Santa Klara eta Zurriolako hondartzetan, dozenaka bainulariri azkurak eragin dizkieten Ostreopsis Siamensis algen gertaera. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako informazioa Gipuzkoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontxako hondartza