Gizartea -

GERRA ZIBILA

Gerra Zibileko zenbait obus indargabetu dituzte Gatikan, Ibarrangelun eta Zigoitian

Adituen arabera,obusak jaurtigai militarrak dira, artilleriak eta infanteriak erabili ohi ditu, eta manipulatuz gero oso arriskutsuak izan daitezke.

Aurkitutako obusetako bat. Irudia: Ertzaintza
Aurkitutako obusetako bat
Aurkitutako obusetako bat. Irudia: Ertzaintza

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak Gerra Zibilaren garaiko zenbait obus indargabetu ditu azken egunotan Bizkaiko Gatika eta Ibarrangelu herrietan eta Arabako Zigoitian.

Lehenengoa igandean agertu zen Lagako hondartzan, Ibarrangelun. Sorosleek aurkitu zuten eta ingurua hesitu ondoren, modu seguruan indargabetu zuten.

Hurrengo egunean, Gatikan, 75 kalibreko jaurtigai bat aurkitu zuten, ojibarik gabea. Adituek baieztatu zutenez, lehergailuak TNT karga zuen oraindik. Dirudienez, tiro egiteko erabili zuten, baina ez zuen eztanda egin.

Araban indargabetutako lehergailua, berriz, Zigoitiko bizilagun batek aurkitu zuen, bere baratzean lanean ari zela. Ertzaintzak Muruako harrobietara eraman zuen, lehergailua zartarazteko.

dira.

Adituen arabera, obusak jaurtigai militarrak dira, artilleriak eta infanteriak erabili ohi ditu, eta manipulatuz gero oso arriskutsuak izan daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Gorbeialdeko kuadrilla