Gizartea -
Nafarroa
Kartzelan sartu dituzte Burlatan gazte bat sastakatzeagatik atxilotutako bi pertsonak
Biktimak zauri larriak jaso zituen gorputzeko hainbat lekutan, eta ebakuntza egin zioten Nafarroako Ospitalean.
Agentziak | EITB MEDIA
Iruñeko 5 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak igandean Burlatan gazte bat sastakatzeagatik atxilotutako bi lagunak behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Gazteak zauri larriak jaso zituen gorputzeko hainbat lekutan, eta ebakuntza egin zioten Nafarroako Ospitalean.
Epaileak bere autoan nabarmendu duenez, biriketan egindako zauria "bizi-arrisku handiko lesio bat da".
Halaber, akusatuetako batek biktimari arma zuri batekin eraso ziola adierazi du, besteak "hil ezazu, hil ezazu" oihukatzen zuen bitartean, eta, beraz, "bi inplikatuen arteko adostasuna" egon zela ondorioztatu du epaileak.
Instrukzio epailearentzat, hilketa saiakera delitua izan da, eta, ondorioz, 5 eta 10 urte arteko espetxe zigorra jaso dezakete.