Itxi

2021/09/16

19:05

Gizartea

Koronabirusa

Erresidentzietako adinekoei covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarriko zaie

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Halaber, hirugarren dosia jasoko dute beste hainbat pertsona zaurgarrik, tartean minbizia duten pazienteek.

  • Adineko emakume bat txertoa jasotzen, Hondarribiako egoitza batean. Artxiboko argazkia: EFE

    Adineko emakume bat txertoa jasotzen, Hondarribiako egoitza batean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Erresidentzietan bizi diren adineko pertsonei covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia berehala ematen hasiko dira. Hala erabaki dute ostegun honetan Osasun Publikoaren Batzordean.

Halaber, txertoaren hirugarren dosia jasoko dute hemodialisia edo peritoneoko dialisia duten pazienteek, minbizia dutenek, Down sindromea duten 40 urtetik gorako pertsonek eta kimioterapia edo erradioterapia hartzen ari direnek.  

Horrez gain, transplanteak jaso dituzten pertsonei eta covid-19aren aurkako sendagaiekin tratamenduan dauden pazienteei ere hirugarren dosia emango zaie, medikuaren baimena izanez gero.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;