Gizartea -

ISTILUAK

Gazte bat atxilotu dute Urretxun egin duten botiloi batean

Ertzaintzak jakitera eman duenez, desordena publikoak eragiteagatik eta autoritatearen kontrako erasoagatik hartu dute preso.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Urretxun (Gipuzkoa), bart izan den botiloi batean.

Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, 150 bat pertsona zeuden bilduta, eta agenteak bertaratu direnean, "irainka" hartu dituzte eta "botilak eta edalontziak jaurti" dizkiete.

Desordena publikoak eragiteagatik eta autoritatearen kontrako erasoagatik atxilotu dute gaztea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Zumarraga Albisteak Urretxu Gazteak