Gizartea -

Herri-ekimena

10.000 sinadura bildu nahi dituzte Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta baten alde Euskadin

Sinadurak fisikoki, mahaiekin euskal hiri eta herrietan, zein modu telematikoan bilduko dira, webgune baten bidez.

Sinadura bilketa. Irudia: @ESKsindikatua
Sinadura bilketa
Sinadura bilketa. Irudia: @ESKsindikatua

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta ezartzearen aldeko Herri Ekimen Legegilea bultzatzen duen herri plataformak ekimen hori Eusko Legebiltzarrean aurkeztea babesten duten 10.000 sinadura biltzeko kanpaina hasi du larunbat honetan hiru euskal hiriburuetan.

Bultzatzaileen ustez, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta "pobreziarekin amaitzeko eta pertsona guztien eskubideetan aurrera egiteko tresna bat" da. Hori dela eta, sinadura bilketa horrekin "ahalik eta herritar gehienengana iristea" dute helburu, "erakunde sozial gehienekin eztabaida irekiz".

Beste helburuetako bat "Legebiltzarreko taldeekin eztabaida irekitzea da, lege-proiektu gisa herri-ekimenaren tramitazioa ahalbidetuko duen gehiengo bat lortzeko", larunbat honetan Bilbon ekimenaren aurkezpenean azaldu dutenez.

Sinadurak fisikoki, mahaiekin euskal hiri eta herrietan, zein modu telematikoan bilduko dira, webgune baten bidez.

Orain arte, 50 erakundek baino gehiagok egin dute bat ekimenarekin, eta "funtsezko ekarpena izango da errentaren aldeko kanpaina herritarrengana eramateko", gaineratu dute.

Sinadura kanpaina unibertsitateetara eta lantokietara ere iritsiko da, eta horretarako ESK sindikatuaren eta euskal unibertsitate eremuko pertsona erreferenteen laguntza izango dute.

Kanpaina finantzatzeko, plataformak crowdfunding proiektu bat jarri du martxan GOTEO plataformaren bidez, eta ekarpenak egin daitezke bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sindikatuak ESK