Gizartea -

Epe barruan dago

Hezkuntzako LPEarekin aurrera egingo du Jaurlaritzak

Ogasun Ministerioak bilera egin nahi du Hezkuntza Sailarekin, 556 plazako deialdia aztertzeko. Celaak argitu duenez, deialdiak legearekin bat egiten du, 2011 bukatu baino lehen jarri zutelako martxan.

Isabel Celaa, Hezkuntza sailburua. Argazkia: EFE
Hezkuntza arloko LPEarekin aurrera egingo du Jaurlaritzak
Isabel Celaa, Hezkuntza sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza arloan deitutako lan-eskaintza publikoarekin aurrera egingo du Eusko Jaurlaritzak, Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak baieztatu duenez.

Ogasun Ministerioak bilera batera deitu du Hezkuntza Saila, 2012rako Jaurlaritzak martxan jarri duen 556 lanposturen lan-eskaintza publikoa aztertzeko. Izan ere, joan den abenduaren 30ean aurtengo lan-eskaintza publikoa murriztuko duen dekretua onartu zuen Rajoyren Gobernuak.

Edonola ere, Hezkuntza Sailak argitu du ''2011 bukatu baino lehen'' jarri zela martxan lan eskaintza. Celaak argitu duenez, abenduaren 19an sinatu zuen Idoia Mendiak deialdia, eta abenduaren 31n publikatu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea