Gizartea -

Koronabirusa

Mahats-bilketa hastear dela, martxan da Arabako Errioxako sasoikako langileen artean baheketa prebentiboa

Osakidetzak PCR proba bat egingo die Arabako Errioxako mahats-bilketan lan egitera joaten diren sasoikako langile guztiei, eta Janssenen txertoa eskainiko die txertorik jaso ez duten eta txertatu nahi duten guztiei. Guardiako frontoian egongo dira Osakidetzako langileak urriaren 15era arte.

Langileak mahats-biltzen. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Langileak mahats-biltzen.
Mahats bilketan parte hartuko duten langileen baheketa hasiko da astelehen honetan

1:39

O. P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur jarriko dute martxan koronabirusa hautemateko baheketa prebentiboa Arabako Errioxako sasoikako langileen artean

Mahats-bilketa hastear da Arabako Errioxan, eta, kutsatzeak eta agerraldiak prebenitzeko neurri gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR proba bat egingo die lanerako asmotan bertaratzen diren pertsona guztiei. 2.500 lagun inguru espero dituzte egunotan. 

Gainera, Osakidetzak Janssenen dosi bakarreko txertoa eskainiko die oraindik txertorik jaso ez duten eta txertatu nahi dutenei. 

Baheketa- eta txertatze-gunea Guardiako frontoian egongo da, gaurtik urriaren 15era arte. 

Osakidetzak, gainera, mahats-bilketako langileen jarraipena egingo du kanpaina osoan, eta, langileren batek positibo ematen badu edo kontaktu estua delako berrogeialdia egin behar badu, isolamendu-neurri egokiak hartuko ditu.

Duela aste batzuk ekin zitzaion kontratatzaileen eta langileen artean informazioa zabaltzeari, eskura dituzten baliabideak eta une bakoitzean bete beharreko protokoloak ezagut ditzaten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Arabako Errioxa Txertoak Koronabirusa